XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dominixe URKHET Donamartiri-Etxartia-n sortua zen, 1899-an, aboztuaren 14-an.
Handik, haur zelarik oraino, joan zen etxekoekin Armendaritze-Baratxarte-rat eta gero Aiherra-Karrikaburu-rat.
Hirurogoi-ta bortz urtetan Beloke-rat artzain etortzea galdetu zuen, Aiherra-ko erretoraren medioz.
Orduan Beloke-tik eskuratu eskutitza
Alde bat egon zen.
Ez zauken lanik egin gabe, artaldeaz grinatu gabe.
Igandetan, berriz, noiz-nahi zauzkan arrosarioak eskutan; eta fraideen meza-nausian han zagon, xokoan, Jesu-Kristori laket zaion tokian.
Berak ziona: biziko urte ederrenak Beloke-n iragan ditu.
Arrats batez artaldea gure bordan sartzen ari zelarik, ardi-amen ondotik tinki-tinki zoatzin bildotseri beha, ateraldi hau izan omen duzu:
Zuri ere eman zautzun Jainkoak amodio zinezkoa.
Zoazi haren ganat eta otoitz egin gure alde: